Gure metodologiaren helburuak dira, besteak beste, ikaslea jardun komunikatiboan trebatzea eta komunikazioan gaitasun nahikoa izatea. Alde honetatik, zentroan erabiltzen dugun metodologian ikaslearen parte-hartzea nahitaezkoa da, hizkuntza prozesu aktibotzat ulertzen dugulako. Hori dela eta, ikasleak, eguneroko eskolan, testuinguru komunikatibo errealetan ikasiko du eta, irakaslearen laguntzarekin, horietan trebatuko da. Horretarako, ikasleak eta irakasleak hainbat material izango dituzte eskura, bai paperezko euskarrian baita ikus-entzunezkoetan ere.
Bestalde, gure zentroan oso jakitun gara zer nolako garrantzia duen ikaskuntza digitalak egungo ikaslearen ikas-prozesuan. Izan ere, gure zentroan ikasleari hainbat blog eta material digital jarriko zaizkio eskura, berauek erabiltzeko, nahi izanez gero.
Azken finean, honekin guztiarekin adierazi nahi dizugu metodologia global bat erabiltzen dugula, eguneroko hizkuntzatik hurbil dagoena eta ikaslearen benetako gaitasunera eramaten duena.
Gure zentroan Europako Hizkuntzetarao Erreferentzia Markoak jasotzen dituen 6 mailak eskaintzen ditugu: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak, hain zuzen ere. Lehenengo bi mailak ikasturte bakarrean egin ohi dira eta, horrenbestez, gure prozesu osoa 5 ikasturtetan dago egituratuta.

